XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Heziketa bukatu dutenak ere (Erregimen Orokorra egitera doazenak salbu, honetarako zenbait kasutan gai osagarrien kurtso bat eskatzen bait da gainera).

Behin Lanbide-Heziketako 2. maila bukatu ondoren beren espezialitate bereko goimailako ikasketak jarraitu nahi lituzketen ikasleek, zuzeneko sarrera dute horretarako Unibertsitate-Eskola egokietara.

Beren ikasketak Unibertsitate-Fakultateetan edo Goi-Eskola Teknikoetan egin nahi baldin badituzte, berriz Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (U.B.I.) gainditu beharko dute lehenik.

Irakaskuntza Ertainen Erreforma Pasa daitezke Irakaskuntza Ertainen Erreformako 1. zikloa egitera, gutxienez O.H.O.ko zazpigarren ikasturtea gainditu eta zortzigarrena egin duten ikasle haiek.

Lehen ziklo hau osatzen duten bi urteak gainditzen dituztenek, bigarren ziklorako irispidea izango dute, eta baita Batxilergo Bateratu eta Balioanitzeko hirugarren ikasturtera edo bigarren mailako Lanbide-Heziketarakoa ere.

Behin Irakaskuntza Ertainen Erreformako 2. zikloa osatzen duten bi ikasturteak osatuz gero, B.B.B/ U.B.I.ko maila gainditu duenaren balio bereko titulazioa lortzen du Ikasleak.

Helduen Hezkuntza Iraunkorra (H.H.I.) O.H.O.ko ikasketen balio bereko ikasketak egin eta Eskola-Graduatuaren titulua lortzeko ahalbidea ematen die dena delako arrazoiengatik adin teoriko egokian egin ahal izan ez dituztenei.

Hezkuntza Berezia (H.B.) Bere helburua da hezkuntz mota egokiaren bidez balio-urritu eta moldagabe guztiak prestatzea, gizarte-bizitzan txerta daitezen.

Ikasle hauen eskolaketa bi ikastetxe-motatan egiten da: batetik, Hezkuntza Berezirako zentru espezifikoetan, eta bestetik, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko zentruetan dauden Hezkuntza Berezirako eskola-unitateetan, edo unitate arruntetan integraturik.

Unibertsitate-Hezkuntza Honako hezkuntz zentruotan ematen da: Unibertsitate-Fakultate, Goi-Eskola Tekniko, Unibertsitate-Kolegio eta Unibertsitate-Eskoletan.